T3: Kaixo, gu hiru txerrikumeak ginen. Basoan bizi gara amarekin, baina orain bakarrik bizi nahi dugu.
T1: Ni handiena naiz. Oso langilea naiz.
T2: Ni ertaina naiz.
T3: Eta ni txikiena naiz. Oso alferra naiz.
(txerrikumeak etxera joan dira)
T2: Agur ama, basora goaz bizitzera.
A: Agur, kontuz ibili eta etorri bisitan!
(txerrikumeak basora joan dira eta lanean ari dira)
T3: Bff, oso nekatuta nago, lastozko etxe bat bukatu dut hemen eta lo egingo dut. Baina...zer da zarata hori?
O: Otsoa naiz, ireki atea edo putz egingo dut eta etxea botako dizut.
T3: Ez, ez zara nire etxean sartuko.
O: Seguru zaude?
(Otsoak putz egin du bi edo hiru aldiz)
T3: Nire etxea erori da! Alde egin behar dut.
O: Harrapatuko zaitut!
(Biok korrika doaz, bata bestearen atzetik)
T2: Nekatuta nago! Adarrak bildu egin ditut. etxola egin dut eta atsedena hartuko dut. Zer entzuten da?
T3: Ireki atea mesedez, otsoa nire atzetik dator eta!
T2: Azkar, sartu etxera!
(Tok tok tok)
O: Ireki atea
T2: Edo zer?
O: Edo putz egingo dut eta etxea botako dizut.
T2: Ez, ez dizugu atea irekiko!
(Otsoak putz egin du eta etxea erori da)
O: Harrapatu egingo zaituztet
T3: Azkar, azkar, goazen anaiaren etxera!
(Hirurek korrika egin dute)
T1: Oso nekatuta nago. Adreiluzko etxea egin dut eta gero lotara joango naiz.
T3: Ireki atea, azkar anaia!
T2: Otsoa gure atzetik datorrela.
T1: Sartu, sartu.
(Tok tok tok)
O: Ireki atea edo putz egingo dut eta etxea botako dut.
(Otsoa putz egin du baina etxea ez da erori)
O: Teilatura igo egingo naiz eta tximiniatik sartuko naiz.
T2: Pertz handi bat jarri sutan, ura berotzeko.
T1:Ongi, jarrita dago
T3: Azkar
O: Aaa, buztana erre egin dut. Lagundu mesedez!
T1: Otsoa joan da!
Txerrikumeak, txerrikumeak, txerrikumeak gara gu ta egiten dugu, ta egiten dugu: Kurrin, kurrin, kurrin, kurrin!
AsierBallaz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
AsierBallaz etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala
2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
ANJEL LERTXUNDI
Anjel
Lertxundi Orion jaio zen Martxoaren 5an, 1948 urtean. Idazlea
da, baina irakaslea izan zen ere Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan, eta
bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen
bertan bizi da umetatik.
Zinemaren munduan murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean, hamaseigarrenean eta 1987an Kareletik.
Horretaz gain, haibat hedabidetan kolaboratu du tartean Berria egunkarian. Euskal idazleen elkartearen sorrera, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten eta kargu hartan aritu zen 1985 arte.
2010ean, Espainako literatura Sari Nazionala irabazi zuen.
Bere lehen liburua argitaratu zen 1979etan eta 'ai, Leire, Leire' du izena.
2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena
IRITZIA
Irakurri dudan liburuaren euskara maila egokia iruditu zait; alde batetik, hiztegia egokia du, eta bestetik, esamoldeak eta egiturak zailak dira. Izanburua egokia du; pertsonaiak errealak dira eta istorioa interesgarria. Nire ustetan, liburua dagoen pasarterik onena bukaera da; txarrena, berriz, etxean gertatzen diren kapituloak. Orokorrean, liburua ona iruditu zait eta lagungarria izan zait euskara ikasteko. Hau guztiatik, liburua gomendatu nahi diet mailakideei.
2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala
SAN MARTZIAL GUDUA
1813. urtean San Martzial gudua gertatu zen Donostian Frantziako lehen inperioa eta Espainako erresumren artean. Espaniako erresumak ingelesen eta portugaldarren laguntza jaso zuen. Gudua 1813ko abuztuaren 31n bukatu zen. Ingelesek Donostia erre zuten eta milaka zauritu eta hildako egon ziren.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)