2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

HIRU TXERRIKUMEAK

T3: Kaixo, gu hiru txerrikumeak ginen. Basoan bizi gara amarekin, baina orain bakarrik bizi nahi dugu.
T1: Ni handiena naiz. Oso langilea naiz.
T2: Ni ertaina naiz.
T3: Eta ni txikiena naiz. Oso alferra naiz.
(txerrikumeak etxera joan dira)
T2: Agur ama, basora goaz bizitzera.
A: Agur, kontuz ibili eta etorri bisitan!
(txerrikumeak basora joan dira eta lanean ari dira)
T3: Bff, oso nekatuta nago, lastozko etxe bat bukatu dut hemen eta lo egingo dut. Baina...zer da zarata hori?
O: Otsoa naiz, ireki atea edo putz egingo dut eta etxea botako dizut.
T3: Ez, ez zara nire etxean sartuko.
O: Seguru zaude?
(Otsoak putz egin du bi edo hiru aldiz)
T3: Nire etxea erori da! Alde egin behar dut.
O: Harrapatuko zaitut!
(Biok korrika doaz, bata bestearen atzetik)
T2: Nekatuta nago! Adarrak bildu egin ditut. etxola egin dut eta atsedena hartuko dut. Zer entzuten da?
T3: Ireki atea mesedez, otsoa nire atzetik dator eta!
T2: Azkar, sartu etxera!
(Tok tok tok)
O: Ireki atea
T2: Edo zer?
O: Edo putz egingo dut eta etxea botako dizut.
T2: Ez, ez dizugu atea irekiko!
(Otsoak putz egin du eta etxea erori da)
O: Harrapatu egingo zaituztet
T3: Azkar, azkar, goazen anaiaren etxera!
(Hirurek korrika egin dute)
T1: Oso nekatuta nago. Adreiluzko etxea egin dut eta gero lotara joango naiz.
T3: Ireki atea, azkar anaia!
T2: Otsoa gure atzetik datorrela.
T1: Sartu, sartu.
(Tok tok tok)
O: Ireki atea edo putz egingo dut eta etxea botako dut.
(Otsoa putz egin du baina etxea ez da erori)
O: Teilatura igo egingo naiz eta tximiniatik sartuko naiz.
T2: Pertz handi bat jarri sutan, ura berotzeko.
T1:Ongi, jarrita dago
T3: Azkar
O: Aaa, buztana erre egin dut. Lagundu mesedez!
T1: Otsoa joan da!
Txerrikumeak, txerrikumeak, txerrikumeak gara gu ta egiten dugu, ta egiten dugu: Kurrin, kurrin, kurrin, kurrin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina