2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

OLERKIA

Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerkia Joxantonio Ormazabalena da.


AMETSAK

Maindire zuri artean
ezkutatzen dira nire ametsak.

Berdinak direla
zuriak eta beltzak.

Nazio probreei laguntzen dietela
nazio aberatsak.

Diruak baino gehiago
balio duela bizitzak.

Isildu direla betirako
bonba eta fusil hotsak.

Baina jaikitzen naizenean
pena hartzen du nire bihotzak.

Maindire zuri artean
ezkutatzen direlako nire ametsak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina