2016(e)ko abenduaren 28(a), asteazkena

ESKUTITZA

   Kaixo lagunak,
   Asteburuan guk oso ondo pasatu genuen zuen etxean. Lisboa leku zoragarria da eta filma txit interesgarria zen. Janaria izugarri ona zegoen.
   Lisboa Iruña baino handiagoa da, baina Iruña ere polita da.
   Horregatik, oporretan, Iruñera etortzera gonbidatutak zaudete.
   Beno, agurtzen zaituztegu.
   Ongi segi. ☺☺
                                          Oier eta Iker




















2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

ESKUTITZA:




Kaixo, laguna:

Oso ongi pasatu dugu oporrak zure etxean. Hollywood oso polita zen.
Ezkerrik asió zure luxuzko etxean lo egitea utzi duzu gurei.
Musu haundi bat😘😘
                                        Naiara, Clara & Ane


2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

JACKSON
Mikel Azurmendi , 1972


Xuri guziak ez dira irinak
ez beltz guziak ikatzak.

70 dolar xuri
eta beltza hintzelako,

Jackson,
beltza hintzelako
gosez
eta gose dagoen beltzak
70 dolar xuri
ebasten,
Jackson,
edo gehiago.
70 dolar xuri
eta beltza hintzelako,
Jackson,
beltza hintzelako
aski dituk izan
70 dolar xuri,
Jackson,
hi akabatzeko

gosez
eta beltza hintzelako.

Xuri guziak ez dira irinak

ez beltz guziaz ikatzak

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

OLERKIA

Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerkia Joxantonio Ormazabalena da.


AMETSAK

Maindire zuri artean
ezkutatzen dira nire ametsak.

Berdinak direla
zuriak eta beltzak.

Nazio probreei laguntzen dietela
nazio aberatsak.

Diruak baino gehiago
balio duela bizitzak.

Isildu direla betirako
bonba eta fusil hotsak.

Baina jaikitzen naizenean
pena hartzen du nire bihotzak.

Maindire zuri artean
ezkutatzen direlako nire ametsak.

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

OLERKIAK

Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerki hau Joxantonio Ormazabalena da.
Zenbat ur tanta daude
itsas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
 liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?
Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuak letra
eta izarrak musu
infinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.


LIBURUA-OLERKIA

Hau da guk aukeratu dugun olerkia Liburua izenekoa da. Olerkia Kirmen Uriberena da. Zure gustokoa izetea espero dugu. Behean gu egindako bideoa dago.

LIBURUA

Behin amak
azokara eraman ninduen.
Han txito bat erosi zidan.
Txitoa kartoizko kutxa batean zetorren.
Amak nire eskuetan
jarri zuen kutxa.

Senti nezakeen
nire esku-ahurretan
txitoaren hanka txikiak.

Liburua horixe da:
kartoizko kutxa bat
barruan zerbait bizia duena.



Hau da guk aukeratu dugun olerkia.Olerki hau Joxantonio Ormazabalrena da.

"ZORIONAK ZURI"

Hamar urte
bete ditut bete,
etxean eta kanpoan
zoriondu naute,
bi belarriak, tira eta tira,
gorritu dizkidate.
Erregaliak ere jaso ditut
ez gutxi, dexente.
Orain mahai baten inguruan gaude 
gaileta, pasta eta txokolate 
eta lagun guztiak niri kantan:
"Zorionak zuri, Bixente".



EZIN ESAN



Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerki hau Kirmen Uriberena da.



EZIN ESAN         Kirmen Uribe , 2001   

Ezin da esan Libertatea, ezin da esan Berdintasuna,
ezin da esan Anaitasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.

Uholak eraman du hitzen eta gauzen arteko zubia.
Ezin zaio esan tiranoak erabaki irizten dionari heriotza.
Ezin da esan norbait falta dugunean,
oroitzapen txikienak odolusten gaituenean.

Inperfektua da hizkuntza, higatu egin dira zeinuak
errotarri zaharrak bezala, ibiliaren ibiliz. Horregatik,

ezin da esan Maitasuna, ezin da esan Edertasuna,
ezin da esan Elkartasuna, ezin esan.
Ez zuhaitz ez erreka ez bihotz.
Ahaztu egin da antzinako legea.

Alabaina «ene maitea» zure ahotik entzutean
aitor dut zirrara eragiten didala,
dela egia, dela gezurra.

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Hau da guk aukeratu dugun olerkia; olerki hau Ignazio Aiestaranena da.


SENTIMENDUEN IPARRORRATZA

Mendebaldean
Missouri eta Bravo del Norte ibaien artean
Ameriketako Estatu Batuak ditugu.

Ekialdean
Beltza eta Sungari ibaien artean
Txina dugu.

Iparraldean
Rhin eta Elba ibaien artean
Alemania dugu

Hegoaldean
Orange eta Olifants ibaien artean
Hegoafrika dugu.

Hemen
Ebro eta Aturri ibaien artean
bihotza dugu.

2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

olerkia

A,A, EUSKALDUNA AL ZARA?


A,a, euskalduna al zara?
Euskalduna bazera erabili euskera
a,a,a erabili euskera


E,e  Euskal herrian zaude
euskera zabaltzeko mintzatu bildur gabe
e,e,e mintzatu bildur gabe

I,i zehorrek erabaki
nongo euskalduna dan euskeraz ez badaki
i,i,i, euskeraz ez badaki

O, o esango det gehiago
euskerarikan gabe euskadirik ez dago
o,o,o, euskadirik ez dago.

U,u danok ondo dakigu
euskera indartzeko lan egin behar dugu
u,u,u, lan egin behar dugu









Iván, Natalia, Nacho,Jaione
Maite zaitut, ez
(Kirmen Uribe)
Berrogei urtez labe garaietan lan egin arren,
barru-barrutik,
baserritarra izaten jarraitzen zuen.
Urrian, etxeko balkoian
soldagailuarekin
piper gorriak erretzen zituen.
Denak isilarazten zituen
haren ahots ozenak.
Alabak egiten zion soilik aurre.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.
Tabakoak eta altzairuaren hautsak ahots-kordak urratu zizkioten. 
Mitxoleta bi hostoak galtzen.
Alaba beste hiri batera ezkondu zen.
Erretiratuak oparia zekarren.
Ez errubirik, zeta gorririk ezta ere.
Urtetan lantegitik ebatsi zituen piezak.
Soldagailuarekin altzairuzko ohea josi zuen, ezari-ezarian.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

Gure olerkia: Elurretan txan txan

Elurra zerutik behera zuhaitzen gainera emeki txantxan, adar joka Herria margotu du zuri zuri mara mara elurrak lilura,ametsa txantxan umeak alai dira txantxan ienak bezela jiji. Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerkia herrikoa da.
Hau da guk aukeratu dugun olerkia:

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gorfa egin nahi dudanran.
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez,ez, hobeto ez, esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustoko nerkarengana haurreratzen
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Amaia txikiari musu eman nahi diodanean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo da berehala".


Bada gorrtoto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez" estaen diot gauero
"bihar ez dizut kaskurik egingo bada".


Olerkia Kirmen Uriberena da.

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena


Hau da guk aukeratu  dugun olerkia: Infinitu
Zenbat ur tanta daude
itsas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?

Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuak letra
eta izarrak musu
infinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.
Olerki hau Joxantonio Ormazabalena da

Hau da guk aukeratu dugun olerkia: MUNDUARI BEGIRATZEKO 

Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.


Olerkia Kirmen Uriberena da.

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

EUSKAL MITOLOGIA

Kaixo! Gu Bárbara, Yasira, Sara eta Paula gara.
Lan bat egin dugu Euskal Mitologiari buruz.
Bideo bat prestatu dugu Basajaun, Tartalo eta Mari azaltzeko.
Zuen gustokoa izatea espero dugu, hemen duzue linka!!!!!


KULTURAREN AURKEZPENA(ATAMBUA)

           KULTURAREN AURKEZPENA(ATAMBUA):
Guk Atambua aukera dugu lana egiteko. Hasteko Álvarok, nolakoak diren eta klima kontatuko dizue. Gero Ibaiek non bizi diren eta janaria azalduko du. Ondoren Irenek euren etxeak eta janzkera deskribatuko ditu. Eta azkenean Iratxek zein den Atambuaren kultura eta hizkuntza esango dizue.

Oso interesgarria da, baina ez zaigu gustatzen.
                                                                                                  Iratxe, Irene, Ibai eta Álvaro
MASAIAK

Kaixo, gu Oihane, Ainara, Nacor eta Argia gara eta Masaiak aukeratu ditugu lana egiteko. Oihanek ohiturak eta musika-tresnak aukeratu ditu, Ainarak euren etxea eta euren klima aukeratu ditu, Nacorrek lurraldea eta jantziak aukeratu ditu eta Argiak janaria eta ezaugarriak aukeratu ditu. Lan asko egin dugu.

YANOMAMIAK

Gu Andrea, Igor eta Daniela gara eta Yanomamien kultura aukeratu dugu lana egiteko.
Hasteko, Andreak bere musika tresnak kontatu ditu.
Gero, Danielak bere janaria azaldu du.
Beranduago, Andreak klimari buruz hitz egin du.
Gero, Igorrek euren etxeak deskribatu ditu.
Ondoren, Danielak bere lurraldea zein den kontatu dizue.
Gero, Andreak bere ohiturak azaldu ditu.
Bukatzeko, Igorrek bere janzkera eta ezaugarriak azaldu ditu.
Yanomamiak oso interresgarriak dira.

















BOSKIMANOAK

Kaixo, gu Adriana, Mikel eta Paula gara eta Boskimanoen kultura aukeratu dugu lana egiteko.
Adrianak janaria, ohiturak eta ezaugarriak azaldu ditu. Mikelek klima, janzkera eta musika tresnen inguruan lan egin du. Eta Paulak lurraldea, hizkuntza eta etxeari buruzko informazioa kontatu du.
Asko gustatu zaigu informazioa bilatzea eta lana interesgarria izan da.

Mostrando IMG_0452.JPG

SAMIAK

Gu Yasira, Wagner eta Iñaki gara eta Samien kultura aukeratu dugu lana egiteko.

Yasirak janzkera, etxea eta janaria egin ditu.
Wagnerrek lurraldea, ezaugarriak eta musika egin ditu.
Iñakik klima, ohiturak eta hizkuntza egin ditu.



ARTZAIN MONGOLAK

Kaixo, gu Bárbara, Unai, Lucía eta Sara gara. Artzain mongolei buruz egin dugun lana azalduko dizuegu.
Lehenengo, Sarak musika tresnak eta lurraldeari buruz hitz egin zuen.
Gero, Lucíak klimari buruz eta etxeari buruz hitz egin zuen.
Ondoren, Unaik janariari eta ezaugarriei buruz hitz egin zuen.
Bukatzeko, Bárbarak euren ohiturei buruz eta janzkerari buruz hitz egin zuen.
Zuen gustoko izatea espero dugu!!!
(Hemen daukazue argazki bat)

Hau da gure iritzia: Lana ez zegoen ongi banatuta baina dibertigarria eta pixka bat aspergarria izan da.

2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

EUSKAL MITOLOGIARI BURUZKO PROGRAMA


Paula: Euskal herriko kultura izeneko telesaioan gaude. Kaixo! Nor zara zu?
 -Daniel: Kaixo ni Galtzagorri bat naiz.
- Paula: Nolakoa zara zu?
- Daniel: Ni txiki-txikia, ona eta jostalaria e naiz. Galtza gorriak eramaten ditut eta buztan bat dut.
-Paula: Non bizi zara?
-Daniel: Jabeen orratzontzi edo kutxatxo batean bizi naiz.
-Paula: Zer guztatzen zaizu?
-Daniel: Jabeak agindutako lanak egitea guztatzen zait eta batzuetan bihurrikeriak egitea...
-Paula: Eskerrik asko, agur!
-Daniel: Agur!

-Paula: Kaixo, nor zara zu?
-Nahia: Kaixo, ni Mari naiz.
-Paula: Nolakoa zara zu?
-Nahia: Nik itxura desberdinak hartzen ditut: animaliaren itxura, suaren itxura edo emakumearen itxura. Emakumea naizenean, ile horia eta luzea dut.
-Paula: Nola deitzen zizuten?
-Nahia: Dama deitzen zidaten.
-Paula: Non bizi zara zu?
-Nahia: Mendietako kobazuloetan, bizi naiz. Mendi desberdinetara joaten naiz eta mendi bakoitzean zazpi urte ematen ditut.
-Paula: Oso interesgarria da. Eskerrik asko, agur!
-Nahia: Agur!

-Paula: Kaixo, nor zara zu?
-Javier: Kaixo, ni basajauna naiz.
-Paula: Nolakoa zara zu?
-Javier: Ni indartsua, garaia, bizarduna eta ile luzeko izakia naiz. Oin bat normala da eta bestea biribila.
-Paula: Non bizi zara?
-Javier: Euskal herriko basoetan bizi naiz.
-Paula: Zer egiten duzu?
-Javier: Nik animaliak zaintzen ditut.
-Paula: Eskerrik asko eta gero arte.
-Javier: Agur!

-Paula: Hau da dena gaurko programan. Bihar gauza gehiago ikasteko aukera izango duzue.
Iván: Gaurko programan mitologiari buruz hitz egingo dugu. Horretarako Izaskun Ansa etorri da.Izaskun oso ikerlari ospetua da eta gauza asko  ikasiko dugu berarekin. Izaskun, zer dakizu Mariri buruz?

Izaskun: Nik badakit gauza asko. Galdetu, galdetu


Iván: Nolakoa da Mari?


Izaskun: Ilea horia eta luzea du. Dotore jantzitako dama da eta lur azpian dagonean, animalia baten itxura hartzen duela esaten dute.

Iván: Nola deitzen diote?

Izaskun: Justiziaren jainkosa eta edo Dama deitzen diote.

Iván: Non bizi da?

Izaskun: Mari lur azpian bizi da.

Iván: Badu seme-alabarik?

Izaskun: Bai, bi seme ditu; bata ona, Atarrabi, eta bestea gaiztoa Mikelats.

Iván: Zer  egiten du Marik lapurrekin?

Izaskun: Zigortu egiten ditu.

Iván: Eskerrik asko Izaskun, asko ikasi dugu zurekin.

Izaskun: Zuei eta hurrengora arte!
ELKARRIZKETA
ANE: Kaixo ni Ane naiz eta ETB2ko aurkezlea naiz eta Tartalori elkarrizketa bat egingo diot. Kaixo Tartalo nolakoa zara zu?
IÑIGO: Guapoa naiz. Ez da ikusten ala? (Ja, ja, ja). Nik begi bat dut eta gizon erraldoia naiz. Lanbidez artzaina naiz. Ni egun osoan haserre nago.
ANE: Eta zer duzu kopetan?
IÑIGO: Nik kopetan begi bat dut eta begia urdina da. Nire begia handia da.
ANE: Non bizi zara zu?
IÑIGO: Ni Euskal Herriko mendian bizi naiz.
ANE: Orain Irenek Galtzagorriri elkarrizketa bat egingo dio agur!!!


IRENE: Kaixo Galtzagorri, zer moduz zaude?
CHRISTOPHER: Kaixo ni oso ongi nago.
IRENE: Eta… nolakoa zara zu?
CHRISTOPHER: Nik txiki- txikia naiz eta Euskal Mitologiaren Pertsonaia bat naiz. Ni bihurria, bizia eta jostalaria naiz.
IRENE: Non egoten zarete normalean?
CHRISTOPHER: Gu orratzontzietan  bizi gara.
IRENE: Zer gustatzen zaizu?
CHRISTOPHER: Nik kutxatik ateratzea eta desioak betetzea gustoko  ditut.
IRENE: Oso interesgarria, asko gustatu zaigu zurekin egotea. Laster arte galtzagorri!!!!!
CHRISTOPHER: Ez horregatik!!!



2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea


OKINDEGIAN


Christopher: Egun on!

Pili: Egun on!

Christopher:  Zer moduz?

Pili: Ongi eta zu?

Pili: Beno,zer nahi duzu?

Christopher: Ogi bat mesedez

Pili: Tori

Christopher:  Eskerrik asko! Agur

Pili: Agur eta ongi pasa.

2016(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Egun bat...

Eguberrietan, Tenerifera joan nintzen nire familiarekin Urte Berria ospatzera. La Palmatik Tenerifera itsasontziz joan nintzen. Itsasontzia hartzeko goiz jaiki nintzen, 3:30etan esnatu nintzen. Tenerifera ailegatzeko 3 ordu behar izan nituen. Tenerifera ailegatu ginen eta zentro komertzial (merkatal gune)  batean gosaltzera joan ginen. Arratsaldean, auzoan paseatu genuen. Etxebizitzan, afaldu eta telebista pixka bat ikusi genuen. Goiz lokartu nintzen.
Oso nekatuta nengoen eta!!



Ni Urtarrilaren 4an Madridera joan nintzen nire familiarekin.
Mugikor berri bat erosi nuen eta oso garestia zen.
Madrilen Errege Lehoiaren musikala eta Santiago Bernabeu futbol zelaia ikusi nuen. Oso oso polita zengoen dena eta oso oso ongi pasatu nuen.

Eguberrietan ni etxean ego naiz, nire herrira joateak 5 ordu kostatzen delako eta beste herrira joateko 4 ordu behar dira. Ni egun batean nire aitarekin, nire anaiarekin eta nire lehengusuarekin futbolean jokatzera joan nintzen.
Ni eguberrietan  gauza asko eskatzen ditut eta horietako bat decatlhoneko futboleko botak dira. Botek 60 euro balio dute eta ez dira oso garestiak.

2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

EGUBERRIKO EGUN BATEAN



Ni eta nire aita Bilbora joan ginen. Bilbon nire aita eta nik star com ikusi genuen. Guk Foster hollybod-en  bazkaldu genuen.
Star com  espozioAiri buruzkO erakusketa bat da.Oo polita  eta interesgarria da. Star com-en maketak,sinatutako argazkiak,  pelikularen arropak ...ikusi ahal dituzu.



Eguberrian nire herrira joan nintzen nire  amarekin. 

Nire familia guztiarekin egon ginen eta oso ondo 

pasatu genuen. Gauza asko oparitu dizkidate:zapatak, 

dirua... 

Datorren urtea berdina izan dadila espero dut.

Eguberriko egun bat

2016ko Urtarrilaren 2an Iruñara joan nintzen nire aitarekin, nire ahizparekin eta nire ahizparen lagunekin.Alde Zaharrera joan ginen, Gazteluko enparantzara joan ginen, eta Gabonetako azoka txikiko postuak bisitatu genituen. Arropa dendak, goxoki dendak, loradendak... ikusi genituen. Gero, Estafeta kalera joan ginen eta lagun batekin topo egin nuen. Azkenik, Comedias kaletik ibili egin ginen. Han liburudendara joan nintzen, eta geroago gure etxera joan ginen.

EGUBERRIAK



Atzo arratsaldean nire lagunekin geratu nintzen baserri batean. Lumbieera joan ginen. Oso ongi pasatu  genuen eta asko gustatu zitzaigun. Gure plana plazan egotea zen. Egun osoa eman geneun futbolean jolasten. 
                                                           DISFUTATU ETA ONGI PASA!!!