2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

LIBURUA-OLERKIA

Hau da guk aukeratu dugun olerkia Liburua izenekoa da. Olerkia Kirmen Uriberena da. Zure gustokoa izetea espero dugu. Behean gu egindako bideoa dago.

LIBURUA

Behin amak
azokara eraman ninduen.
Han txito bat erosi zidan.
Txitoa kartoizko kutxa batean zetorren.
Amak nire eskuetan
jarri zuen kutxa.

Senti nezakeen
nire esku-ahurretan
txitoaren hanka txikiak.

Liburua horixe da:
kartoizko kutxa bat
barruan zerbait bizia duena.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina