2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

Maite zaitut, ez
(Kirmen Uribe)
Berrogei urtez labe garaietan lan egin arren,
barru-barrutik,
baserritarra izaten jarraitzen zuen.
Urrian, etxeko balkoian
soldagailuarekin
piper gorriak erretzen zituen.
Denak isilarazten zituen
haren ahots ozenak.
Alabak egiten zion soilik aurre.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.
Tabakoak eta altzairuaren hautsak ahots-kordak urratu zizkioten. 
Mitxoleta bi hostoak galtzen.
Alaba beste hiri batera ezkondu zen.
Erretiratuak oparia zekarren.
Ez errubirik, zeta gorririk ezta ere.
Urtetan lantegitik ebatsi zituen piezak.
Soldagailuarekin altzairuzko ohea josi zuen, ezari-ezarian.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina