2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

olerkia

A,A, EUSKALDUNA AL ZARA?


A,a, euskalduna al zara?
Euskalduna bazera erabili euskera
a,a,a erabili euskera


E,e  Euskal herrian zaude
euskera zabaltzeko mintzatu bildur gabe
e,e,e mintzatu bildur gabe

I,i zehorrek erabaki
nongo euskalduna dan euskeraz ez badaki
i,i,i, euskeraz ez badaki

O, o esango det gehiago
euskerarikan gabe euskadirik ez dago
o,o,o, euskadirik ez dago.

U,u danok ondo dakigu
euskera indartzeko lan egin behar dugu
u,u,u, lan egin behar dugu









Iván, Natalia, Nacho,Jaione
Maite zaitut, ez
(Kirmen Uribe)
Berrogei urtez labe garaietan lan egin arren,
barru-barrutik,
baserritarra izaten jarraitzen zuen.
Urrian, etxeko balkoian
soldagailuarekin
piper gorriak erretzen zituen.
Denak isilarazten zituen
haren ahots ozenak.
Alabak egiten zion soilik aurre.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.
Tabakoak eta altzairuaren hautsak ahots-kordak urratu zizkioten. 
Mitxoleta bi hostoak galtzen.
Alaba beste hiri batera ezkondu zen.
Erretiratuak oparia zekarren.
Ez errubirik, zeta gorririk ezta ere.
Urtetan lantegitik ebatsi zituen piezak.
Soldagailuarekin altzairuzko ohea josi zuen, ezari-ezarian.
Ez zuen inoiz maite zaitut esaten.

Gure olerkia: Elurretan txan txan

Elurra zerutik behera zuhaitzen gainera emeki txantxan, adar joka Herria margotu du zuri zuri mara mara elurrak lilura,ametsa txantxan umeak alai dira txantxan ienak bezela jiji. Hau da guk aukeratu dugun olerkia. Olerkia herrikoa da.
Hau da guk aukeratu dugun olerkia:

Bada gorroto dudan lagun bat.
Zuhaitzean gorfa egin nahi dudanran.
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"laprast eroriko zara lurrera".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
"ez, ez,ez, hobeto ez, esaten dit,
"ipurdi azpitik sartuko dizute gola".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustoko nerkarengana haurreratzen
"ez, ez, ez, hobeto ez," esaten dit,
"ez du zurekin nahiko berak".


Bada gorroto dudan lagun bat.
Amaia txikiari musu eman nahi diodanean
"ez, ez, ez, hobeto ez" esaten dit
"esnatu egingo da berehala".


Bada gorrtoto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
"Ez, ez, ez, inola ez" estaen diot gauero
"bihar ez dizut kaskurik egingo bada".


Olerkia Kirmen Uriberena da.

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena


Hau da guk aukeratu  dugun olerkia: Infinitu
Zenbat ur tanta daude
itsas zabalean?
Zenbat izar
zeru urdinean?
Zenbat letra
liburuetan?
Zenbat minutu
ote ditu
mundu zahar honek?
Infinitu.
Zenbat malko isuri dira
sufrimentuaren ontzitik?
Zenbat musu banatu dira
maitasunaren kutxatik?

Infinitu.
Baina infinitu
zenbat da, aizu?
Malkoak ur tanta
bihurtzen direnean
minutuak letra
eta izarrak musu
infinitu zenbat den
orduan jakingo duzu.
Olerki hau Joxantonio Ormazabalena da

Hau da guk aukeratu dugun olerkia: MUNDUARI BEGIRATZEKO 

Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarrekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azala irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko, heltzeko modu bat
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.


Olerkia Kirmen Uriberena da.