2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

AZTERKETA PRESTATZEN ARI GARA:
Esaera zaharrak:
1.- Haurrak ikasia etxean ikusia: Etxean bizi izandakoa da  jasotzen dena.

2.- Kanpoan uso etxean otso: Etxean zakarrago portatzen gara kalean baino.

3.- Trapu zaharrak etxean garbitu: Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.

4.- Bere etxe pobrea erregearena baino hobea: Nork bere etxea esimatzen du, pobrea izanda ere.


ESKUTITZA:
Kaixo Joan, Marcos naiz!
Nire gurasoek etxe berri bat erosi dute Lekunberrin uda pasatzeko.
Gure etxea oso handia da, hiru solairu eta lorategi bat ditu. Ibaiaren ondoan dagoen etxeak lorategi
handia eta atezain bat du.
Lehenengo solairuan egongela eta sukaldea daude. Egongelaren ondoan komuna dago, oso txikia eta  urdina da.
Bigarren solairuan logela bat dago, handia eta zuria da, bi ohe ditu, egongelaren eskuinean, tximinia bat dago, oso handia da.
Hirugarren solairuan bi logela eta bi komun daude. Logelak txikiak eta berdeak dira, gela batek telebista du ohearen ondoan, komunak txikiak eta zuriak dira. Gure hiriaren erdialdean dago, eta baserri itxura du.
Etorri gure etxera gonbidatu zaude!
Ikusia arte Joan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina