2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

EUSKAL MITOLOGIARI BURUZKO PROGRAMA


Paula: Euskal herriko kultura izeneko telesaioan gaude. Kaixo! Nor zara zu?
 -Daniel: Kaixo ni Galtzagorri bat naiz.
- Paula: Nolakoa zara zu?
- Daniel: Ni txiki-txikia, ona eta jostalaria e naiz. Galtza gorriak eramaten ditut eta buztan bat dut.
-Paula: Non bizi zara?
-Daniel: Jabeen orratzontzi edo kutxatxo batean bizi naiz.
-Paula: Zer guztatzen zaizu?
-Daniel: Jabeak agindutako lanak egitea guztatzen zait eta batzuetan bihurrikeriak egitea...
-Paula: Eskerrik asko, agur!
-Daniel: Agur!

-Paula: Kaixo, nor zara zu?
-Nahia: Kaixo, ni Mari naiz.
-Paula: Nolakoa zara zu?
-Nahia: Nik itxura desberdinak hartzen ditut: animaliaren itxura, suaren itxura edo emakumearen itxura. Emakumea naizenean, ile horia eta luzea dut.
-Paula: Nola deitzen zizuten?
-Nahia: Dama deitzen zidaten.
-Paula: Non bizi zara zu?
-Nahia: Mendietako kobazuloetan, bizi naiz. Mendi desberdinetara joaten naiz eta mendi bakoitzean zazpi urte ematen ditut.
-Paula: Oso interesgarria da. Eskerrik asko, agur!
-Nahia: Agur!

-Paula: Kaixo, nor zara zu?
-Javier: Kaixo, ni basajauna naiz.
-Paula: Nolakoa zara zu?
-Javier: Ni indartsua, garaia, bizarduna eta ile luzeko izakia naiz. Oin bat normala da eta bestea biribila.
-Paula: Non bizi zara?
-Javier: Euskal herriko basoetan bizi naiz.
-Paula: Zer egiten duzu?
-Javier: Nik animaliak zaintzen ditut.
-Paula: Eskerrik asko eta gero arte.
-Javier: Agur!

-Paula: Hau da dena gaurko programan. Bihar gauza gehiago ikasteko aukera izango duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina