2015(e)ko abenduaren 24(a), osteguna

KALEAN...

Atzo arratsaldean Iruñeko alde zaharrera joan nintzen nire familiarekin. Han Duguna taldearekin egon naiz Olentzero paseatzen. Dugunako Olentzeroa emakume bat zen. Olentzeroa,arrantzale bat, dantzari bat, emakume bat... izaten ahal da eta. Ibilaldian, kanta eta dantzak egin ditugu gose-pizgarri baten truke. Jende asko ikusi dut argazkiak ateratzen. Egun hau asko gustatzen zait oporretan nago eta, eta oso dibertigarria da eta. Gero, Dugunako lokalean txokolatea bizkotxoekin jan ditut eta sari bat irabazi dut marrazkiko lehiaketan. Oso pozik nengoen. Hau nire plana zen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina